Noticias

INEUSTARREN ongi etorria bazkide berriei.

Logotipo INEUSTAR rgb

 

Uztailaren 24an, zuzendaritza-batzordeak bi enpresa berrien eransketa onetsi zuen,

 

LOGO-SUPRASYS-con denominacion logo-antec  
     

 INEUSTARrek eta enpresa bazkideek ongi etorria ematen diete elkartera, etorkizun arrakastatsua opatuz.

 

INEUSTARrek urteroko batzarra IK4-Teknikerren egoitzan egin zuen

asamblea2019

 

Joan den Uztailaren 24an, INEUSTARREK urteroko batzar Nagusia ospatu zuen IK4-Teknikerren Eibarreko egoitzan.

Batzar nagusiaren aurretik, zuzendaritza-batzordea elkartu zen eta ostean, kideek IK4-Teknikerren instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatu bati esker. Zentroak dauzkan gaitasunak eta aukerak ezagutzera eman zizkieten interesaturik zeuden enpresei.

“Zientzia-Industriaren Gaitasunak eta Aukerak”

Eusko Jaurlaritzarekin batera INEUSTARrek antolatutako “Zientzia-Industriaren Gaitasunak eta Aukerak” izenpean aurkeztutako jardunaldia izan zen atzo, bertan Zientzia-Industriako eragileek elkar ezagutzeko eta sektorearen egoerari eta aurrerapenei buruz eztabaidatzeko aukera izan zuten. Jardunaldian enpresa eta industria munduko nahiz zentro-teknologiko edota Unibertsitateko kideek sektorean dituzten lan erronkak helarazteko aukera izan zuten. Hitzaldien ostean mahainguru bat antolatu zen, non jardunaldira bertaratu zirenek hizlariei egindako galdera txanda hasi zen. Ekitaldi hau, etorkizunean Euskadiko Zientzia-Industriako sektoreko eragileen arteko loturak sendotuko dituen abiapuntu izan da.

Nota de prensa:hemen

 

Kontsulta Publikoa - ``Horizon Europe'' Ikerkuntza eta Berrikuntza Marko Programako Plan Estrategikoa

logo horizonte-2020“Horizon Europe” programaren barruan, Ikerkuntza eta Berrikuntza Marko Programaren plan estrategikoaren lehenengo lau urteak prestatzeko, Europar Batzordeak kontsulta publikoa iragarri du.

Plan estrategiko honek, “Horizon Europe” programaren inplementazioa erraztuko du, Programa Espezifikoaren eta epe luzetarako programen arteko erlazioak ezarriz; azken hauek, proposaturiko deialdien edukia zehaztuko dutenak izanik.

Atxikitutako ondoko dokumentua irakurtzea gomendatzen da, kontsultan parte hartu aurretik.

Kontsulta datorren Irailaren 8rarte egongo da zabalik ondoko link honetan: Horizon Europe Co-design 2021-2024

Fisika Nuklearreko Ikerkuntza Jardunaldia – Technology Coaction

2019ko Azaroaren 6tik 8ra, Sevillako Azeleragailu Zentro Nazionalean (CNA), Fisika Nuklearraren inguruko bigarren Ikerkuntza Jardunaldia izango da, "Nuclear Physics Research - Technology Coaction" izenpean. Europa mailan Fisika Nuklearrean ikertzen duten erakunde nagusietako ordezkarien eta sektore honetan lan egiten duten enpresen arteko lokarri egitea da jardunaldi honen helburua.

NUPIAk antolatutako jardunaldi hau, ENSAR-2 europar proiektuko kide izanik, Europako laborategi eta nukleoen fisikako talde nagusiak batzen ditu.

Jardunaldi honen formatuak enpresa zein ikerketa-zentroetako hitzaldi laburrak barneratzen ditu, baita aurretiaz hitzartutako alde biko bilerak besteak beste.

+ info: hemen