Noticias

Fisika Nuklearreko Ikerkuntza Jardunaldia – Technology Coaction

2019ko Azaroaren 6tik 8ra, Sevillako Azeleragailu Zentro Nazionalean (CNA), Fisika Nuklearraren inguruko bigarren Ikerkuntza Jardunaldia izango da, "Nuclear Physics Research - Technology Coaction" izenpean. Europa mailan Fisika Nuklearrean ikertzen duten erakunde nagusietako ordezkarien eta sektore honetan lan egiten duten enpresen arteko lokarri egitea da jardunaldi honen helburua.

NUPIAk antolatutako jardunaldi hau, ENSAR-2 europar proiektuko kide izanik, Europako laborategi eta nukleoen fisikako talde nagusiak batzen ditu.

Jardunaldi honen formatuak enpresa zein ikerketa-zentroetako hitzaldi laburrak barneratzen ditu, baita aurretiaz hitzartutako alde biko bilerak besteak beste.

+ info: hemen


Espainiaren parte hartzea ISFNT 14 jardunaldian

logo isfnt14

INEUSTAR/INDUCIENCIA elkarteek duten kanpo sustapen planari jarraituz, ICEX kolaborazio barruan, datorren Irailaren 22-27 bitartean Budapesten, Hungaria, ISFNT 14-an (International Symposium on Fusion Nuclear Technology) espainiaren parte hartzea antolatu da.

Fusio nuklearrarekin lotutako aurrerapen teknologiko, zientifiko eta ikerketa berrikuntza nagusiak jorratzen dituen jardunaldi garrantzitsuena da ISFNT. Bertan unibertsitate, institutu eta enpresetako fusioan adituak diren ikerlariak jartzen dira kontaktuan.

Aurreko alditan bezala, Espainiak, sektoreko kideak batuko dituen pabilioi bat edukiko du.

Pabilioian parte hartzeko ordea, ICEX-en webgunean aurkitu daitekeen inprimakian izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiagorako: ICEX - ISFNT14

James Webb eta Wirf teleskopioak (AEB)

Estatu Batuetako Kongresuko onarpena lortu ondoren, TRUMP administrazioak mehatxupean zituen bi teleskopio proiektu handik, James Webb eta Wirfek, aurrera egitea lortu dute.

+ info: hemen