ELKARTEA

 

Zientziaren Industriaren Espainiar Elkartea, INEUSTAR, irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, edozein arlotan zientzia eta teknologia garatzeko eta berrikuntza indartzeko sortutako instalazio eta instrumentu zientifikoak diseinatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko eta mantentzeko lan egiten duten enpresa espainiarrez osatua.

Bere lan eremua estatu osoa da eta lan filosofia enpresa, ikerkuntza zentro, unibertsitate zentro eta euskarri diren erakundeen arteko lankidetza sarea osatzea.  Elkartearen lan helburuak munduan dauden zientzia alorreko programa eta azpiegitura proiektu guztiak dira, baina bereziki Espainiaren parte-hartzea daukatenak.

 

NORTASUNA

2002ko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan oinarritutako elkarte profesionala, bere borondatez parte hartu nahi duten, bere lana hein handi batean Zientziaren Industrian oinarritzen duten eta Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, Estatutu eta Barne Arautegiari jarraituz, Elkartean onartu dituen enpresez osatua.

 

XEDEA

Espainiar Zientziaren Industriaren onurarako lan egitea, bertako nahiz nazioarteko instalazio zientifiko handien proiektu, ekipamendu, sistema eta zerbitzuetan duen parte-hartzea zabalduz, era berean industriako beste sektoreetan erabili ahal diren ezagutza aurreratuak sortzeko elkarlana bultzatuz. 

 

IKUSPEGIA

Espainiako Zientziaren Industriaren erreferente eta ordezkari izatea taldekako ekintzetan eta besteen aurrean eragile nagusi eta solaskide izatea.

 

BALOREAK

Demokrazia parte-hartzailea
Eraginkortasuna Kudeaketan
Aurreikusitako Emaitza Estrategikoei zuzendua
Bazkideen arteko elkartasuna eta taldearen zerbitzura egoteko bokazioa
Komunitate Zientifikoa, Administrazio Publikoak eta Akademiarekin elkarlana