Aurkezpena

Fisika nuklearra aurkitu zenetik, zientzilariak atomoen energia era baketsuan erabiltzeko lanean ari dira. XX. mendearen bigarren erdian egin zen lana handia izan arren gaur egun oraindik ez da fusioaren bidez energia era iraunkorrean lortu. XXI. mendearen hasiera honetan esperantza ITER da.

ITER nazioarteko elkarlan bat da, askoren ustez gizateriak inoiz izan duen elkarlan zientifikorik handiena. Bere aurrekontua 20.000 milioi euro ingurukoa da kontzeptuaren bideragarritasun teknologikoa  frogatzea du helburu. Inoiz eraiki den tokamak handiena izango da eta lehen emaitzak 2020 urtearen inguruan emango dituela espero da, esperimentu garrantzitsuenak hamarkada horretako erdialdean izango direlarik, ondoren lekukoa DEMOri emateko, energia produkziorako planta bat izango dena, diseinuaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeko eraikiko dena.

 

Bitartean, eta ITERen inguruan, beste zentral experimental txikiago batzu ere eraikitzen dira, hauen helburua ITERerako beharrezkoak diren teknologiak frogatzea da, esate baterako plasmaren izaera zentral hauetako imanek sortutako eremu magnetiko bortitzen menpean.

Tokamakez gain badira beste proiektu batzu, fusioa lortzeko beharrezkoak diren presio eta tenperatura altuak sortzeko beste metodo batzu erabiltzen dituztenak, adibidez potentzia altuko laserren bitartez.

25 urte baino gehiago dira Espainian fusioa eta berari lotutako teknologiak ikertzen hasi zirela. CIEMAT (CSIC) eta bere Fusio Laborategi Nazionala erreferente da hainbat belaunalditako zientzialarientzat TJ-I eta TJ-II makinei esker. Espainiar enpresek ere aurrerapen hauen parte izan dira, zerbitzu eta ekipamentu ugari eskainiz, ondore proiektu handiagoetan parte hartzeko aukera eman diena.

ITER eta Fusio Teknologientzako Europar Batasuneko Bulegoa (Fusion For Energy, F4E) da ITERerako Europako ekarpen bateratuak kudeatzen dituena eta Bartzelonan dauka egoitza.