PIONEERS

lhc-tunnel cut

INEUSTAR-Pioneers

INEUSTAR eta CERN artean sinatutako akordioari esker, INEUSTAR-Pioneers sarea sortu da, energia altuko fisikan garatutako teknologia aurreratuen trasferentzia errazteko tresna bezela; era horretan, CERN-en garatutako teknologiek industrian, ekonomian eta gizartean inpaktu azkarragoa izan dezakete.

Dagoeneko existitzen diren enpresen inkubagailuek osatuko dute sarea, enpresa horiek estatuko hainbat erkidegotan egonda, teknologia trasferentzia gauzatzeko metodologia egoki bat inplementatzeko oinarrizko baldintzak bete eta ekimen berriak sustatzeko berezko programak dituztenak.

Helburua

Ideia berritzaileak garatzeko, ekintzaileei eta finkatutako enpresa zein enpresa berriei, CERN-en teknologia erabiltzeko aukera ematea da. Horretarako, INEUSTAR-pioneers sareko enpresetako inkubagailuek dituzten programa orokorrak eta sareak eskeintzen dituenak erabiliko dira.

INEUSTAR-Pioneers sarera hautagai diren inkubagailuak

INEUSTARRek, sarea osatzeko beharrezkoak diren oinarrizko baldintzak betetzen dituzten inkubagailu zentruak identifikatu, aukeratu eta lagunduko ditu, eta inkubagailu horietan bertan garatuko dira CERN-en teknologian oinarritutako ideia berritzaileak, beti ere CERN eta INEUSTARREN babesarekin.

Laguntza

Inkubagailuek normalean eskeintzen duten azpiegitura babesa eta enpresa-sorkuntzaz gain, hautatutako ekimen berriek CERN eta INEUSTAR-pioneers bikaintasun zigiluak, CERN-era 2 eguneko bisita teknikoak, CERN eta INEUSTAR-pioneers daukaten esperientzia zientifiko, tekniko eta enpresa-ezagutza eta bestelako hainbat laguntza teknologiko eta ekonomikoetaz baliatuko dira. Babes ekonomikoa, enpresa bakoitzarentzako 40k €-koa izango da.

Albisteak eta prentsa oharrak

 

 

Bestelako online informazioa

  • CERN COURIER - CERN-en argitalpena. Trasferentzia teknologikoari buruzko liburuki berezia

 

Inkubagailu sarea (IPLOS)

  • Promálaga
  • BIC Araba

 

Eskaerak

  • Inkubagailuak
  • Ekimen berriak

 

Kontaktua

INEUSTAR-Pioneers programa

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

http://cern.ch/kt