ZERBITZUAK

Zerbitzuguneak

Espainiako Zientziaren Industriaren Elkarteak, INEUSTARek, zerbitzuen aukera gero eta zabal eta malguagoa eskaintzen die bere bazkideei, enpresa hauen ahalmen propioak osatuz eta haien lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduz.

INEUSTAR, sektore osoko azpiegitura den heinean, sektoreko eragileen arteko elkarlana bultzatu eta garatzen du, era berean, elkarteko bazkideei, ezagutza berrietarako, elkarrizketarako, epe ertain zein luzeko plangintzarako, etab. onuragarri zaien baliabideez hornituz. Gainera, eta Espainiako Zientziaren Industriaren sektoreko ordezkari gisa, INEUSTARek sektore hau bultzatu eta sendotzeko jarduerak burutzen ditu, era ez-zuzen baten enpresa eta Zientzia eta Teknologia alorreko gainontzeko eragileentzat onuragarri suertatzen diren jarduerak

El trabajo en red, con la contribución de las capacidades de cada organización, es la clave del alto valor de los servicios prestados y el espacio de colaboración dónde se generan nuevas acciones que la asociación impulsa.

Zerbitzuguneak

Merkatuei buruzko informazio aipagarria

Zientziaren Industriaren (ZI) sektore industrialak mundu guztian eskaintzen ditu aukerak. Herrialde garatuetan Zientzia Instalazio Handiak (ZIH) daude eta garapen bidean dauden herrialde askoren hautua izaten da instalazio zientifiko berrien eraikuntza garapena pizteko. Instalazio hauek dira Zientziaren Industriaren merkatuaren muina, beren etengabeko egokitzapen eta hedapenekin eta ikerketa programa handiekin batera.

Sektore honetan egoki lan egiteko beharrezkoa da aukera bakoitzaren inguruko informazio zehatza izatea. INEUSTARek informazio tresnak garatzen eta mantentzen ditu bere bazkideentzat, baita ekimen eta proiektu garrantzitsuei buruzko alerta sistemak ere.

I+G babesa

Zientziaren Industriaren sektore industrialen I+Gak garrantzi handia dauka, proiektu bakoitzak dauzkan berritasun eta arrisku osagaiak oso altuak dira eta. Era berean, beharrezkoak suertatzen dira aurretiazko ikerketa, prototipo eta test faseak, proiektu garrantzitsuenen bolumena, nazioarteko izaera eta eskatzen duten espezializazio maila altuak direla eta.
Hori dela eta, I+G jarduerak oinarrizkoak dira gure sektoreko industrientzat eta beste eragileekin (unibertsitate, zentro teknologiko, institutu, etab.) sortutako elkarlanak goi mailakoak dira.
INEUSTARek bere bazkideei, sektorean aplikagarriak diren I+Grako laguntza publikoen programetara zuzendutako informazio arina eskaintzen die, eta administrazio publikoari sektorearen beharrak adierazten dizkio aipatutako laguntza programen optimizazioan lagunduz.

Lankidetza bilaketak

Zientziaren Industriak proposatzen diren erronka handiek hasieratik daukate elkarlanerako joera, bai finantziazio aldetik eta baita gauzatze aldetik. Daukaten neurri eta konplexutasunagatik beharrezkoa izaten da, sarri, unibertsitate, administrazio, enpresa… ezberdinen arteko elkarlana. INEUSTARek, elkartea osatzen duten enpresek eskatuta, beharreko diren lankidetza hauek bilatzen laguntzen du, proposamenak garatzeko osagarriak diren erakundeak aurkituz.

Nazioarteko Sustapena

Zientziaren industria globalizatutako sektore bat da eta bezeroak munduan zehar barreiaturik daude. Gainera, konpetentzia bost kontinenteetatik dator gero eta gehiago. Ondorioz beharrezkoa da gure industriaren ahalmenak sustatzeko nazioarteko kanpainak antolatzea. Horretarako misio multzokatuak antolatzen dira nazioarteko zientziaren industriaren ekitaldi garrantzitsuenetara, Espainiako zientziaren industriaren ahalmen teknologikoei buruzko argitalpen zientifikoak prestatzen dira, bai paperean eta bai formatu elektronikoan, alderantzizko misioak antolatzen dira, azoka eta kongresutarako parte-hartzeak, etab.

Lehiakortasun Zaintza

Erabakiak hartzeko prozesutan ezinbestekoa suertatzen da proiektuen eboluzioari, estrategien aldaketei, aurrekontuen erabilkortasunari, etab. buruzko informazioa edukitzea. INEUSTAR, enpresen lehiakortasun zaintzako sistemak osatzen saiatzen da, periodikoki mota honetako informazioa eskainiz.

Berariazko proiektu eta programak

Enpresa bazkideen edo beraiek zuzendutako partzuergoen proposamenen aukerak hobetzen laguntzeko euskarri neutral gisa jokatzen du INEUSTARek, proposamen hauen prestakuntza eta kudeaketa alderdi guztietan. Halaber, INEUSTARek programa eta proiektu horietan parte-hartzea sustatzen du kolaboratzaile eta erlazionatutako informazio bilaketarako ekimenen bitartez.

Barne komunikazioa eta foroak

INEUSTAReko bazkideek beraien eskura daukate elkartrukerako eta lanerako berariazko foroak gai bertikal (Segmentuka edo Proiektuka) zein horizontalekin (Teknologikoak adibidez).
Iragarki Taula ere erabilgarria da talentuan, kolaboratzaile, azpikontratazio, etab.en bilaketan.

Ahalmenen Proiekzioa

Euskarri ezberdinetan INEUSTARek egiten duen sektorearen egituraketari esker (egituraketa ahalmen teknologikoen, esperientziaren, ezagutzaren edo ekipamenduen araberakoa izan daiteke, adibidez), enpresa bazkideen irudi eta ahalmenen proiekzioa indartzen du espezifikatzaile ezberdinen inguruan eta Zientziaren Industriaren merkatuan orokorrean.